2016(e)ko abenduaren 20(a), asteartea

I. MULTZOA: Landa eremuko eskolak

Landa eremuko eskolak adierazteko modu asko daude edo erabiltzen dira gaur egun: eskola txikia, unitarioa, osagabea... Eta berez, "eskola" baino ez denean esaten, hiriko eskolei erreferentzia egiteko erabiltzen da.

Hala ere, eskola txiki guztiek izan behar duten ezaugarri garrantzitsua bada eskolaren eta herri edo landa eremuaren arteko elkarlana egotea, batez ere beren kultura eta hezkuntza banaturik ez egoteko1. Aipatutakoa izan daiteke eskola txikien ezaugarririk esanguratsuena, baina nire ustez, ezaugarri hau ere indarrean egon behar da hiri eskoletan ere. Izan ere, oso garrantzitsua baita hiri edo herriaren eta eskolaren arteko elkareragina egotea, hau da, hezkuntza klasetik edota eskolatik kanpo egotea ere.



Txertatutako bideoa klasean ikusi eta aztertu genuena da, eta oso esanguratsua iruditu zitzaidan landa-eremuko eskolen inguruan gehiago jakiteko. Hortaz, interesgarria ikusten dut, gai honen inguruan hausnartzeko, bideo honetan oinarritzea ("Jo ta Jarri"). Dokumentala honetan oinarrituz, zenbait ideia azpimarratzea gustatuko litzaidake. Alde batetik, landa eremuko eskolek herriei biziza ematen diotelaren ideiarekin bat nator. Pertsonalki esan dezaket egoera hori nolabait ikusi dudala, hau da, herri batean eskola egotearen beharraz ohartu naizela. Izan ere, batez ere herri txikiei dagokienez, eskolarik ez badago haurrik ere ez, eta haurrik ez badago herri txiki batean, nork emango dio bizitza herri hori?

Bestetik ere, adin ezberdinetako haurrekin lan egitearen zailtasun hori ere azpimarratzen du irakasleak, batez ere hurrengo kurtsoan Haur Hezkuntzako haurrak eskolan sartuko direlakoz, izan ere, 3 urte eta 12 urte bitarteko haurrekin edota iaksleekin lan egitea zaila izango baita. Hala ere, oso esanguratsua ikusten dut adin ezberdinetako haurrak elkarrikin ikastea, oso aberasgarria izan daitekeelako haen ikaskuntza prozesurako, adibidez batak besteetatik ikasteko aukera izango dutelako.

_______________________________________
1. Silveira Barbosa, M. C. (2013). "In-fan-cia latinoamericana", Revista digital de la asociación de maestros Rosa Sensat, Nº7, p. 72.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina