2016(e)ko abenduaren 21(a), asteazkena

III: MULTZOA Ikuspegi berritzaileak aztertzen

          Blogaren azkeneko sarrera bukatzeko, ikuspegi berritzaileen inguruan arituko naiz. Horretarako, Power Point batez baliatuz, ikuspegi berritzaile bakoitzaren inguruko nire ustez nagusiak edo esanguratsuenak diren ideiak azalaratuko ditut modu eskematiko edo labur batean.

II. MULTZOA: Jolasa

      Jolasaren inguruan hausnartzea erabaki dut eta ez jolasa eta espazio hezitzailearen iguruan, izan ere, aurretik argitaratutako sarreraren batean espazioen inguruko zenbait ideia aipatu eta horien inguruan hausnartu baitut. Bestetik ere, jolasa haur txikien baliabiderik eragikorrena dela uste dut, bai beren garapen kognitiborako, sozialerako, intelektualerako... Hortaz, hain garrantzi handigo gaia den heinean horren inguruan aritzea aproposa ikusi dut.

Lehenik eta behin, eta nolabait jolasa eta espazioa erlazionatuz, "Esperimentatzen uzten duten parkeak" artikuluan eta "10 ideas clave. La educación infantil" liburuan oinarri hartuta, esan beahr dut gaur egungo haurrek ez dutela jolasten jakiten, edo ez behintat lehen bezala. 
"Haurren ahotik “aspertu egin naiz” esaldia entzutea ere oso ohikoa izan ohi da gaur egungo haur-parkeetan. Hain zuzen ere, jolasik gehienak oso zuzenduta daudelako, arras estereotipatuak direlako eta guzti-guztia erabat kontrolpean egon ohi delako"
ESkuinean txertatuta dagoen artikulu honetan aipatzen da esaldi hau, eta oso esanguratsua eta arrazoi handikoa dela uste dut. Izan ere, Mari Carmen Díez Navarro-ren liburuan aipatzen den moduan, parke askoren kasuetan bezala, gaur egun saltzen diren jostailuak ere jolasaren irudimen horrekin mozten dute. Gero eta botoi baten bidez funtzionatzen duten jostailuak gehiago inguratzen gaituzte, eta jostailu mota hauek huarren parte-hartzea baino gehiago, haurren atentzioa mantentzeko edo iksule bezala aritzeko jostailuak dira. Modu horretan, huarren beharrak eta pribilegioak ezeztatzen edo ukatzen ditu. Berez, egunerokoan inguratzen gaitzuten objektuak oso esanguratsuak izan daitezke haurrentzat, haien irudimena askatzeko jolasteko beharra sentitzen dutenean. Honekin esan nahi dudana da, alde batetik jostailu mota hauen erabilera mugatua edo kontrolatuta egotea askoz ere komenigarria dela uste dudala haurren garapen osorako, Eta bestetik, haurra batek aspertuta edo jolasteko nahia edota beharra duenean, edozein objekturekin disfrutatzen duela.

Beste alde batetik, eta jolasaren gaiarekin jarraiki, aipatu behar da jolasaren bidez besteekiko harremanak sustatzen dela, ikasten dela, bakoitzaren mugak non dauden deskubritu eta bere burua kontrolpean edukitzeko balio duela, arreta mantentzeko, bakoitzaren buruarekiko seguritatea eta konfidantza bermatzeko... eta askoz ere  gauza edo alde positiboak dakar. Hortaz, ezinbestekoa da batez ere adin honetako haurrek (Haur Hezkuntza, hau da, 0-6 urte bitarteko haurrak) asko jolastea. Izan ere, jolasteko aukerak izugarriak dira, toki askotan jolastu daitekeelako: patioan, mendian, logelan, eskolan...


Honekin lotuta, naturak duen garrantzia azpimarratu nahiko nuke, izan ere, naturan jolastea edota elementu edo objektu naturalekin jolastea, oso aberasgarria dela uste dut haurraren garapen osoan. Naturatik hartutako materialak eta baita egunerokoan erabiltzen diren objektuen erabilera haur txikien jolasean oso interesgarria iruditzen zait haur txikien garapenerako. Izan ere, oso joku politak eta interesgarriak sortzen dira ingurutik lortu daitezkeen elementuekin, besteak beste, sormena garatzeko eta bakoitzaren irudimena jarraituz aritzea beharrezkoa ikusten dudalako.

Ideia hauek jarraitzen duen jolas mota, klasean ikusi dugun moduan, jolas heuristikoa litzateke. Izan ere, haurrei eskura uzten zaien materialak ez duten inolako funtzio zehatzik, esan bezala sormena eta pentsamendu dibergentea garatzeko aukera ematen dute eta jolas honen bidez haurra izanen da bere garapenaren protagonista bakarra inguratzen duen materialaz baliatuz eta horrekin esperimentatuz eta manipulatuz.

2016(e)ko abenduaren 20(a), asteartea

II. MULTZOA: Haur eskolaren baliabideak

            Gai honekin sakontzen hasi baino lehen, aipatzea "Baztango haur-eskola: hezkuntzaren arloko proiektua eta proiektu arkitektonikoa bateratzea" artikuluan eta baita "10 ideas clave. La educación infantil" liburuan oinarritu naizela, eta baita klasean aztertutako teorian ere.

Bikote hezitzailearen ideia edo metodoa jarraitzea oso positiboa dela bai ikaslearen eta baita hezitzaileen ikaskuntza prozesurako geroz eta handiagoa dela esan daiteke. Izan ere, bikote hezitzaileak, hala ere, alde negatiboak ere dituela esan behar da, baina lehenik eta behin, bikote hezitzailearekin lan egiteak ekarri dezakeen onurak aztertuko ditut.

Lehenik eta behin, esan daiteke, modu kooperatiko batean lan egiteak zenbait egoeren aurrean izateko jarrera ezberdinak ezagutzeko aukera ematen duela, bai eta gai berdinen inguruko hausnarketak, ideia, iritzi... ezberdinak ezagutzeko eta horien inguruan hausnartzeko ere.

Bestetik ere, haurrekiko sor daitezkeen harremanak eskoz ere esanguratsuak izan daitezkela uste dut, hau da, guztiok harremanatzeko gustuak edo moduak ezberdinak ditugu, hortaz, bi heldu kalse batean egoteak haurrek sortu beharko luketen harremanak sustatzeko aukera handiagoak ematen ditu. Izan ere, ziurrenik heldu batekiko harremana askoz ere errazagoa suerta daitekeelako bestearekin baino.

Bestetik alde batetik, ikuspuntu ezberdinak sortuko dira ziurrenik, hortaz, esperientzia edota ikuspuntu ezberdinak elkarbanatzeko eta hezitzaileen ikaskuntzan aberasgarria izan daitezkeen hausnarketak sortzeko aukerak handiagoak dira modu honetan. Gainera, "Baztango haur-eskola: hezkuntzaren arloko proiektua eta proiektu arkitektonikoa bateratzea" artikuluko eskolaren kasuan, zeina Reggio Emilia, Loris Malaguzzi eta Emmi Pickler-en pedagogia oinarri dutena, hezitzaileak haurrak akonpainatzen egon behar da, behatzen. Hortaz, askoz ere aberasgarriagoa da bi hezitzaile egotea, modu horretan behaketaren eta akonpainamenduaren bidez askoz ere esperientzi aberasgarri bizi izango ahal dute, ondoren bestearekin elkarbanatuz.

Hala eta guztiz ere, zailtasun batzuk izan daitezke bikotre hezitzailean lan egitean, hala nola, koordinazio falta zenbait egoeretan, ikuspegi ezberdinak konpatibilizatzeko zailtasunak, taldeak handiagoak izango direla bikote hezitzaileko klase balean...

Baina, nire ustetan, bikote hezitzaileak askoz ere gauza positiboak ekartzen ditu negatiboak baino, eta zailtasunei dagokienez, horiei aurre eginez, alternatibak bilatzen, besteekin lan egiten ikasten... askoz ere aberasgarriagoa dela uste dut, baina ez bakarrik haurrei begira, baizik eta hezitzaileei begira ere. Izan ere, ikasleei ere besteekin aritzen, errespetuz jokatuz, enpatiaz arituz... nahiko genuke, eta horretarako lehenik eta behin helduok horrela jokatzen ikasi behar dugu, ondoren txikiei hori transmititzeko.

II. MULTZOA: Pardelaren aldaketa

Pardelen aldaketarekin hasteko, aipatzea "La importancia del cambio de pañales en bebés" artikulua hartu dut oinarritzat. Hasteko, oso ongi adierazten duen esaldi bat jartzea egoki ikusten dut nire hausnarketa edo iritziari hasiera emateko:
"En el cambio de pañales, hay que establecer una relación privilegiada, íntima, cara a cara el adulto y el niño. Tiene que haber un interés mutuo. El niño tiene que conseguir una verdadera relación con el adulto que lo cambia, hay que establecer un intercambio emocional que le dará una seguridad y una confianza que le permitirán después ir a jugar y descubrir el mundo que le rodea."1
Artikuluan aipatzen den moduan, haurra ongi sentitzeko garbi egon eta garbi dagoela sentitu behar du. Eta garbitasun hori bermatzeko momentuaz baliatuz haurraren eta hezitzailearen arteko interakzio oso pertsonala sortu behar da. Modu horretan, hezitzaile eta haurraren arteko harremana segurua bermatu eta harreman gertu bat sortuko da bien artean. Horretarako, begiradaren garrantzia azpimarratu behar da, hau da, hezitzailearen eta haurraren arteko begirada.

Izan ere, pardelaren aldaketaren prozesua gehienetan ekintza errutinario eta mekaniko bat bezala hartzen da, konturatu gabe zein momentu pertsonala eta interesgarria den heldu eta haurraren arteko harremanak sendotzeko, harreman finko eta gertutasun hori beharrezkoa baita haurrek osasuntsu eta seguru sentitzeko.

Bestetik, aipatu behar da haurraren mugimendu askatasuna errespetatu behar dela baita ere pardelaren aldaketa ekintzan, hortaz, beharrezkoa da hezitzaileak prozesu edo ekintza honetan beti ere haurraren mugimenduekin batera joatea, ez azkarrago ez sobera pasiboki. Hau da, haurraren mugimenduekin batera eta modu kooperatibo batean aurrera eraman beharko litzateke pardelaren aldaketaren prozesua. Honetaz gain, egingo edo beteko diren pausuak edota ekintzak haurrari azalduko zaie, modu lasai batean, prozesu guztia bion artean jarraitzeko eta haurraren mugimenduak eta ekintzak nolabait lotura ikusteko. Adibidez, zapatak jantzean esango zaie lehenego eskuineko zapata jantziko dugula, modu horretan haurraren esku-hartzea prozesu horretan sustatzeko.

Pardelaren aldaketaren prozesu hau ikusi eta praktikan jartzeko aukera izan dut, eta baita bideoak ere ikusteko aukera izan dut. Hona hemen Budapesteko Loczy institutuan egindako pardela aldaketa baten adibidea:


Oso haur txikia da baina, begiradaren eta hezitzailea eta haurraren arteko interakzio oso gertua ikusten da lehenengo momentuetatik. Aldioro egingo dutenaren inguruan hitz egiten dio hezitzaileak modu lasai batean eta berarekiko gertutasun hori galdu gabe. Begirada beste toki batera bideratzekotan, ukimenaren bidez mantentzen du haurrarekiko harreman edo kontaktu hori. Oso interesgarria eta momentu polita da nire ustez, oso egoera aproposa haurra eta helduaren arteko harremanak sendotzeko baita.
________________________________
 1. Ferri, M.R. (2010). "La importancia del cambio de pañales en bebés", Aula de infantil, Nº 53, 20-22. orr.

I. MULTZOA: Haurtzaro, langile eta familien eskubideak

Lehenengo multzoko gaiei amaiera ematearren, haurren, familien eta irakasleen eskubideen inguruan eginen dut hausnarketa "De viaje con los derechos de las niñas y los niños" artikulua oinarritzat hartuta, zeina, beti bezala, eskuin aldean zintzilikatuta dagoen. Horretarako, Power Point batez baliatuko naiz, bertan artikuluan zehar aipatzen diren eta nire ustez esanguratsuen iruditu zaizkidan ideiak azalaraziz eta baita nire iritzia edo ikuspuntua ere.


I. MULTZOA: Kalitatea Haur eskolan

“Haur eskoletako kalitateari buruzko gogoetak” artikuluan oinarri hartuz (eskuin aldean artikulua eskuragarri), Haur eskoletan kalitatea bermatzeko zenbait irizpide aipatzea ezinbestekoa ikusten dut, nire iritzi pertsonala edo ikuspuntuekin batera. Izan ere, zanbait alorrek hartzen dute parte kalitatea lortzeko prozesuan, eta kontuan hartu behar direla uste dut.

1. Etxekotasuna
Hezkuntza-komunitate txikiek elkar-ezagutzera, elkarrizketara, partaidetzara… bultzatzen du. Hortaz, oso garrantzitsua den irizpidea betetzeko asmoz eskola harremanak sustatzeko tokia bezala hartu behar dugu.

2. Profesionaltasuna
Irakasle prestatuak eta tituludunak behar dira, besteak beste osasuna, segurtasuna eta haurren garapen kognitiboa, linguistikoa, emozionala eta sozioala sustatzeko. Honetaz gain ere, haur bakoitzaren erritmoak errespetatzen eta bakoitzaren ezaugarri edota beharrekin lan egiten dakien profesionala behar da.

3. Duintasun profesionala
Profesional ororen lan-eskubideak kontuan hartzeaz gain, ondo ordainduak izan behar dira, izan ere, nire ustez, garrantzitsuenetariko lan postua baita irakaslearena. Hortaz, beharrezkoa da beren lanaz konturatzea.

4. Langileen egonkortasuna
Langileen etengabeko aldaketek eraginak dituzte haurrengan, batez ere eragin negatiboak. Hortaz, epe luzerako konpromezua hartu behar dute eskoletako profesionalek, haurrekin afektuzko loturak hartzea adin hauetan oso garrantzitsua baita, eta horretarako denbora eta jarraitutasuna behar da.

5. Espazio egokiak
Lan-hezkuntza ziurtatzen duten espazioak, kalitatezkoa izan behar da (argiarekin, aireztatua, segurua…), horretarako kontuan hartu behar dugu haurren neurriak eta altzairu guztiak neurri horretara egokitu, aireztatuta eta argitsua den espazioak sortu., eta batez ere, haurrak aireztatzeko espazio irekia zaintzea beharrezkoa da, besteak beste.

6. Talde txikiekin lan egitea
Haurrei hobeto erantzuteko, haurrekin lotura seguruagoak lortzeko, haurrekin jolasteko… oso esanguratsuak dira talde-lan txikiak egotea, modu horretan ere gizarteratze gaitasuna garatzeko beharrezko konfidantza sortzen da eta. Eta honetaz aparte ere, bikote hezitzailearen ideiaren abantailarekin jokatzea aberasgarria eta positiboa da ikasleen ikaskuntza-prozesurako, eta baita harremanak sortzeko momentuetan ere. Izan ere, nire ustez, harremanatzeko moduak eta nahiak oso desberdinak dira, bai haurren artean eta baita helduon artean ere. Hortaz, bikote hezitzailearen bidez, errazagoa da haur guztiengan harreman segurua sortzea, hezitzaile batengana ez bada, bestearengana izanen da.

7. Gardentasuna
Gurasoen presentzia Haur Eskoletan ezinbestekoa da, eskolaren oartaide sentitu behar dira. Hau da, inguruneari irekitako eskolaren ikusmoldea egon behar da.

"10 ideas clave, La educación infantil" liburuan aipatzen den moduan1, "La escuela infantil ha de ser un lugar de inclusión, un lugar normalizador. Un lugar de personas y no de papeles, objetivos y evaluaciones. Un lugar de compartir, de crear, de hacer amigos, de situarse, de conocerse a sí mismos y de conocer a los demás. Un lugar de ilusión, de búsqueda, de descubrimiento, de vinculaciones."

8. Partaidetza demokratikoa
Familien eta herritarren partaidetza ezinbestekoa da, eta eskolak esku-hartze hori erraztu eta bideratu behar du.

9. Gizarte- eta kultura-proiektua
Gizarte eta kultura baliabide bat bezala hartu behar da eskola, herriarekin, auzoarekin edo hiriarekin izan behar du harremana. Eskolarik gabe herria ez luke bizirik izango, argirik, ilusiorik.

10. Dokumentazioa eta ebaluazioa
Dokumentu-euskarri bat izan behar du ikastetxeak esperientziak plasmatzeko eta gizarteari kontatzeko. Gainera, dokumentazioak behatzeko eta ebaluatzeko edo baloratzeko tresna erabilgarriena da.

11. Eskubideen bateragarritasuna
Haur Eskoletann eskolatuak dauden haurren hezkuntza-kalitatea ziurtatzen duten alderdiak, haurren eta gurasoen eskubideak bermatzeko ere balio beharko dute.

Ikusi bezala, irizpide asko edo alderdi asko kontuan hartu behar dira Haur Eskolen kalitatea bermatzeko, nahiz eta guztiak ez ditudan aipatu. Oso garrantzitsua ikusten dut aipatutako alderdiak eskoletan plasmatzea edo islatzea, baina oso garrantzitsua ikusten ditudan bi alderdi nagusiak espazioen zainketarena eta gurasoen integrazioa izanen litzateke (nahiz eta guztiak garrantzi handia izan). Hala ere, bi ideia horietan sakontzea gustatuko litzaidake, batez ere klasean azaldutako Haur eskola baten diseiuna txertatzeko (interesgarria eta aberasgarria izan daitekeelakoan).



Eta bestetik, berriro ere azpimarratzeko eskolaren helburua edo lana zein den. Aurretik aipatu dudan "10 ideas clave. La educación Infantil" liburuan oinarri izanik, eskola gardentasuna izan behar du oinarri, izan ere, nire ustez guraso nahiz familiarrak oso gustora daudelako (normalean) beren seme-alabek eskolan egiten dutena ikusiz, haiek ere beren seme-alaben ikaskuntza prozesuaren parte sentituz eta abar. Eta honetaz gain ere, askoz ere seguritate maila altuagoa transmititzen da gardentasunaren ideia aurrera eramanez, edo hori da nire ikuspuntua behintzat. Hortaz, aipatu behar da familiekiko harremana formala nahiz informala izan daitekeela. Hau da, harreman espontaneoak, egunero gertatu daitezkeneenak adibidez haurrak eskolara ekartzean. Edo bestela harreman prestatuak edo egituratuak, adibidez gurasoekin egiten diren bileretan.

--------------------------------------------

1 Díez Navarro, M.C. (2013). "10 ideas clave. La educación Infantil", Barcelona, GRAÓ, 203. orr.

I. MULTZOA: Landa eremuko eskolak

Landa eremuko eskolak adierazteko modu asko daude edo erabiltzen dira gaur egun: eskola txikia, unitarioa, osagabea... Eta berez, "eskola" baino ez denean esaten, hiriko eskolei erreferentzia egiteko erabiltzen da.

Hala ere, eskola txiki guztiek izan behar duten ezaugarri garrantzitsua bada eskolaren eta herri edo landa eremuaren arteko elkarlana egotea, batez ere beren kultura eta hezkuntza banaturik ez egoteko1. Aipatutakoa izan daiteke eskola txikien ezaugarririk esanguratsuena, baina nire ustez, ezaugarri hau ere indarrean egon behar da hiri eskoletan ere. Izan ere, oso garrantzitsua baita hiri edo herriaren eta eskolaren arteko elkareragina egotea, hau da, hezkuntza klasetik edota eskolatik kanpo egotea ere.



Txertatutako bideoa klasean ikusi eta aztertu genuena da, eta oso esanguratsua iruditu zitzaidan landa-eremuko eskolen inguruan gehiago jakiteko. Hortaz, interesgarria ikusten dut, gai honen inguruan hausnartzeko, bideo honetan oinarritzea ("Jo ta Jarri"). Dokumentala honetan oinarrituz, zenbait ideia azpimarratzea gustatuko litzaidake. Alde batetik, landa eremuko eskolek herriei biziza ematen diotelaren ideiarekin bat nator. Pertsonalki esan dezaket egoera hori nolabait ikusi dudala, hau da, herri batean eskola egotearen beharraz ohartu naizela. Izan ere, batez ere herri txikiei dagokienez, eskolarik ez badago haurrik ere ez, eta haurrik ez badago herri txiki batean, nork emango dio bizitza herri hori?

Bestetik ere, adin ezberdinetako haurrekin lan egitearen zailtasun hori ere azpimarratzen du irakasleak, batez ere hurrengo kurtsoan Haur Hezkuntzako haurrak eskolan sartuko direlakoz, izan ere, 3 urte eta 12 urte bitarteko haurrekin edota iaksleekin lan egitea zaila izango baita. Hala ere, oso esanguratsua ikusten dut adin ezberdinetako haurrak elkarrikin ikastea, oso aberasgarria izan daitekeelako haen ikaskuntza prozesurako, adibidez batak besteetatik ikasteko aukera izango dutelako.

_______________________________________
1. Silveira Barbosa, M. C. (2013). "In-fan-cia latinoamericana", Revista digital de la asociación de maestros Rosa Sensat, Nº7, p. 72.

2016(e)ko azaroaren 29(a), asteartea

I. MULTZOA: Haur eskoletako araudia eta HHa Estatuan eta Europan


         "Centros de 0-3: Centros educativos y no asistenciales" artikuluan aipatzen den moduan (eskuin aldean artikulua PDF-an zintzilikatu dut), gaur egun 0-3 urte bitarteko haurren beharrak asistentzialismoan oinarritzen diren ideia dago gure gizartean. Izan ere, estereotipo sozialak ideia honekin bat egiten dute, hezkuntza matematika, hizkuntza, marrazkiak... egitea bezala hartzen delako, bide ezezagunak erakustea bere garapen pertsonalean laguntzeko bezala hartu beharrean.1

0-3 urte bitarteko araudiak aipatzen duen moduan, 0-3 urte bitarteko haurrei zuzendutako hezkuntzaren helburu nagusia haurrei garapen afektibo, soziala, fisikoa eta intelektuala lortzen laguntzea da. Ideia hau ez du bat egiten gizartean barneraturik dagoen eta aurretik aipatu dudan asistentzialismoaren ideiarekin. Guztiz kontrakoak diren ideiak dira, hezkuntza hartzeko bi era ezberdin, alegia.

Hezkuntza, berez, "asistentzialismoa"-ren ideiaren kontra doa esan dudan bezala. Hala ere, 0-3 urte bitarteko haurrei asistentzia ematen zaien erakundeak nagusi dira gaur egun oraindik ere, "Guarderia" izenekoak. Hitza esaten duen moduan, haurrak gordetzeko tokia bezala hartzen dira erakunde horiek, eta hori izanen da beren helburu nagusia. Baina, aipatu dudan moduan, urte hauetako haurrek eskubidea dute toki edo inguru egoki bat izateko, bertan interakzioa eta ikaskuntza bermatzeko eta haurren potentzaiala garatzeko. Izan ere, adin hauek oso garrantzitsuak dira emozioak, sozializazioa eta garapen intelektuala garapen handia ematen duelako. Horregatik arras garrantzitsua eta beharrezkoa da urte hauetan haurrek hezkuntza jasotzea beraien ongizaterako, nutriziotik eta osasunetik aparte.


         Nire ustetan, haur eskolen lana oso garrantzitsua izateaz aparte, oso positiboa izan daiteke huarren garapenerako, izan ere, bertan garapen intelektualak, sozialak, emozionalak... finkatzen hasten direlakoz, aurretik aipatu dudan moduan. Egia da gizarteko askok adin hauetan haurrak gurasoekin egon behar direla uste dutela, eta erabat normala iruditzen zait eta errespetatu behar dela ideia hau, baina kontua da, lanarengatik edo dena delakoarengatik beren haurra eskolatzea erabakitzen bada, nire ustez askoz ere aberasgarriagoa eta eraginkorragoa dela Haur Eskola batera eramatea eta ez "guarderia" batera edo asistentzialismoaren ideia oinarritzat duen erakunde batera eramatea. Izan ere, hezkuntza matematika, idazketa edota irakurketa baino gehiago da, garapen soziala garatzeko (interakzioaren bidez), zentzumenak garatzeko, emozioen arloa garatzeko, garapen intelektuala garatzen hasteko... Azken finean, haurrek hartu behar duten bidea deskubritzen laguntzeko, haurrek hezkuntza jasotzeko eskubidea baitute.

         Beste alde batetik, klasean ikustako beste atal batean, "Estatua, Europa eta nazioarteko Haur Eskolak" gaian, alegia, eskola asistentzialen eta eskola hezigarrien kantitatea oso ezberdina dela autonomia erkidego bakoitzean. Izan ere, "La situación de la Educación Infantil en el Estado Español" (eskuinean artikulua txertatuta dago, 1.4 artikuluak link-ean, 1-6. orrialdeak) artikuluan aipatzen den moduan, dibertsitate handia dago Haur Hezkuntzari dagokionez Espainia osoan. Zergatik? Autonomia erkidego bakoitzak bere legedi propioa duelako, hortaz, oso ezberdina da komunitate batean egon daitezkeen eskola publiko edo pribatuen kantitatea eta beste batean egon daitezkeenak. Ideia hau zuzen lotuta dago hezkuntza kalitatearekin, izan ere, pribatuak diren erakunde gehienak "asistentzialismoa"-ren ideiarekin elkar-lotuta baitaude, eta publikoak direnak, aldiz, hezigarriak diren erakundeak baitira.
Honekin lotuta, esa behar da "Los ciudadanos más jóvenes de Europa" artikuluan oinarrituz (eskuineko "1.4. artikuluak" link-an txertatuta dagolearik), familien %68-a eskola publikoetan matrikulatzen dituztela beren seme-alabak bigarren zikloari dagokionez, eskola publikoenganako konfidantza baitute. Nire ustez, datu hau arras interesgarria da, erakunde publikoenganako konfidantza, edo sinismena nahiko altua delaren datua baita. 
_________________________________________________
1. Hoyuelos, A. (2003). “Centros de 0-3 : educativos y no asistenciales.” Revista Infancia, Nº81, 10-15.

2016(e)ko irailaren 16(a), ostirala

I. MULTZOA: Papalagien artikulua eta klaseko teoria

          Papalagien inguruko artikulua eta klasean aztertutako teoria pixka bat aztertu eta horien arteko konexioa edo lotura azalduko dut, beti ere nire ikuspuntua emanez.
Hasi baino lehen, Blogaren albo batean "Los Papalagi" artikulua ipiniko dut, kontuan hartuz dokumentu horretatik soilik lehenengo kapitulua aztertuko dudala. Ondoren, klasean aztertutako teoriaren laburpentxo bat eskura uztearren, aurpezpentxo bat zintzilikatuko dut hemen azpian.



Lehenik eta behin, aipatzea "Los papalagi" artkuluaan azpimarratzen dela nola tribu bateko gizon-emakumeek oso harrigarria iruditzen zaiela gauza edo ekintza oso sinpleen bidez (adbidez, ilea moztea) dirua lortzeko erabiltzen dugula. Izan ere, hori bada nire ustez testu horren ideia nagusiena, eta hezkuntza arloarekin lotuz eta teorian ikusi dugunarekin lotuz, hezkuntzaren bidez (oinarrizkoen gauza bat dela kontuan hartuz) dirua lortu nahi dutela.

LOMCE-ren bidez hezkuntza dirua dutenen alde jokatzen du, eta gutxien duten horiek ikasteko zailtasunak izango dute. Artikuluan esaten den moduan, harrigarria iruditzen zait hain oinarrizkoen eta guztion eskubidea izan beharko litzatekeen hori, soilik ordaindu dezaketen horien eskuetan egotea, hau da, bakarrik errekurtso gehien dutenek eskura izatea. Penagarria.

Bukatzeko, egoera honekin lotuta dagoen eta hainbat sare sozialetan ikusi izan den argazki interesgarri bat txertatuko dut azpian.


2016(e)ko irailaren 15(a), osteguna

I. MULTZOA: Cajas de vida: paisajes que nos narran

"CAJAS DE VIDA: PAISAJES QUE NOS NARRAN"

       Nire bizitza kutxari hasiera ematearren, Marisol Anguita-ren "Cajas de vida: paisajes que nos narran" artikuluaren hausnarketa pertsonala azalaratuko dut, izan ere, artikulu hau Bloga sortzeko oinarri hartu dut Marisolek aipatzen duen kutxaren edo altxorraren ordez.

Hausnarketarekin hasi baino lehen, Prezi baten bidez artikulu honen inguruan garrantzitsuena edo inportanteena iruditu zaizkidan ideiak aipatuko ditut laburki.



Artikulu honekin nire Blogari hasiera ematea erabaki dut alde batetik, egin beharreko Bizitza kutxaren helburua artikulu honetan oinarritzen delako, hau da, guretzat kurtsoan zehar klasean aztertzen dugun eta guretzat esanguratsuen izan den hori adieraztea nahi dugun moduan. Eta bestetik, oso interesgarria iruditzen zaidalako artikuluan aipatzen diren hainbat ideia.

Guztion ahotsa entzutea beharrezkoa da, guztion iritziak, istorioak, kezkak... entzutea eta ulertzea. Modu honetan, ikuspuntu ezberdinak ezagutu daitezke, eta baita besteen identitatea eta izaera ere. Hortaz, esan daiteke praktika hau baliogarria izan datekeela klaseko egoera anitzak bideratzeko, edota besteak ezagutzeko. Gerta daiteke, Marisol Anguita-k bere artikuluan aipatu duen moduan, klaseko ikasleen artean desberdintasun asko egotea, aniztasuna esanguratsua izatea eta elkar bizitzeko arazoak sarriak izatea. Kasu horretan, esanguratsua eta baliogarria izan daiteke bizitza kutxaren jarduera edo praktika erabiltzea.

Jakina da, gaur egungo hezkuntzaren egoera geroz eta antzinean jarraitzen ziren ideietara bueltatzen ari dela, nahiz eta ikuspuntu berriak antzinean erabiltzen ziren ideiei konpetentzia egiten hasi diren. Izan ere, antzinean, haurraren iritziak edo ahotsa ez zen entzuten, ez zitzaion garrantzirik ematen. Marisolek, artikulu honen bidez erakusten du nola haurren ahotsak entzuteak ez duela inolako eragozpenik suertatzen, hare gehiego, egoera eta gai asko bizitzeko aukera ematen du, gai askoren inguruan hasnartzeko, ikertzeko, pentsatzeko, ikasteko... balio duela.

Azkenik, Prezian aipatutako esaldi batekin amaiera ematea gustatuko litzaidake: Badakigu non hasten garen baina ez non bukatuko dugun. Esaldi honek nire ustez hezkuntzak oinarri hartu beharreko ideia transmititzen du, hau da, helburu batzuk finkatuta izaten ditugu normalean, ohartu gabe beste helburu eta ezagutza asko daudela. Sortu daitezkeen egoerei uko egin beharrean zehaztutako kronograma edo jakintzak betetzeko eta lortzeko, egoera horietaz baliatu haurren interesak eta jakin mina asetzeko.