2016(e)ko abenduaren 20(a), asteartea

II. MULTZOA: Pardelaren aldaketa

Pardelen aldaketarekin hasteko, aipatzea "La importancia del cambio de pañales en bebés" artikulua hartu dut oinarritzat. Hasteko, oso ongi adierazten duen esaldi bat jartzea egoki ikusten dut nire hausnarketa edo iritziari hasiera emateko:
"En el cambio de pañales, hay que establecer una relación privilegiada, íntima, cara a cara el adulto y el niño. Tiene que haber un interés mutuo. El niño tiene que conseguir una verdadera relación con el adulto que lo cambia, hay que establecer un intercambio emocional que le dará una seguridad y una confianza que le permitirán después ir a jugar y descubrir el mundo que le rodea."1
Artikuluan aipatzen den moduan, haurra ongi sentitzeko garbi egon eta garbi dagoela sentitu behar du. Eta garbitasun hori bermatzeko momentuaz baliatuz haurraren eta hezitzailearen arteko interakzio oso pertsonala sortu behar da. Modu horretan, hezitzaile eta haurraren arteko harremana segurua bermatu eta harreman gertu bat sortuko da bien artean. Horretarako, begiradaren garrantzia azpimarratu behar da, hau da, hezitzailearen eta haurraren arteko begirada.

Izan ere, pardelaren aldaketaren prozesua gehienetan ekintza errutinario eta mekaniko bat bezala hartzen da, konturatu gabe zein momentu pertsonala eta interesgarria den heldu eta haurraren arteko harremanak sendotzeko, harreman finko eta gertutasun hori beharrezkoa baita haurrek osasuntsu eta seguru sentitzeko.

Bestetik, aipatu behar da haurraren mugimendu askatasuna errespetatu behar dela baita ere pardelaren aldaketa ekintzan, hortaz, beharrezkoa da hezitzaileak prozesu edo ekintza honetan beti ere haurraren mugimenduekin batera joatea, ez azkarrago ez sobera pasiboki. Hau da, haurraren mugimenduekin batera eta modu kooperatibo batean aurrera eraman beharko litzateke pardelaren aldaketaren prozesua. Honetaz gain, egingo edo beteko diren pausuak edota ekintzak haurrari azalduko zaie, modu lasai batean, prozesu guztia bion artean jarraitzeko eta haurraren mugimenduak eta ekintzak nolabait lotura ikusteko. Adibidez, zapatak jantzean esango zaie lehenego eskuineko zapata jantziko dugula, modu horretan haurraren esku-hartzea prozesu horretan sustatzeko.

Pardelaren aldaketaren prozesu hau ikusi eta praktikan jartzeko aukera izan dut, eta baita bideoak ere ikusteko aukera izan dut. Hona hemen Budapesteko Loczy institutuan egindako pardela aldaketa baten adibidea:


Oso haur txikia da baina, begiradaren eta hezitzailea eta haurraren arteko interakzio oso gertua ikusten da lehenengo momentuetatik. Aldioro egingo dutenaren inguruan hitz egiten dio hezitzaileak modu lasai batean eta berarekiko gertutasun hori galdu gabe. Begirada beste toki batera bideratzekotan, ukimenaren bidez mantentzen du haurrarekiko harreman edo kontaktu hori. Oso interesgarria eta momentu polita da nire ustez, oso egoera aproposa haurra eta helduaren arteko harremanak sendotzeko baita.
________________________________
 1. Ferri, M.R. (2010). "La importancia del cambio de pañales en bebés", Aula de infantil, Nº 53, 20-22. orr.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina