2016(e)ko irailaren 16(a), ostirala

I. MULTZOA: Papalagien artikulua eta klaseko teoria

          Papalagien inguruko artikulua eta klasean aztertutako teoria pixka bat aztertu eta horien arteko konexioa edo lotura azalduko dut, beti ere nire ikuspuntua emanez.
Hasi baino lehen, Blogaren albo batean "Los Papalagi" artikulua ipiniko dut, kontuan hartuz dokumentu horretatik soilik lehenengo kapitulua aztertuko dudala. Ondoren, klasean aztertutako teoriaren laburpentxo bat eskura uztearren, aurpezpentxo bat zintzilikatuko dut hemen azpian.



Lehenik eta behin, aipatzea "Los papalagi" artkuluaan azpimarratzen dela nola tribu bateko gizon-emakumeek oso harrigarria iruditzen zaiela gauza edo ekintza oso sinpleen bidez (adbidez, ilea moztea) dirua lortzeko erabiltzen dugula. Izan ere, hori bada nire ustez testu horren ideia nagusiena, eta hezkuntza arloarekin lotuz eta teorian ikusi dugunarekin lotuz, hezkuntzaren bidez (oinarrizkoen gauza bat dela kontuan hartuz) dirua lortu nahi dutela.

LOMCE-ren bidez hezkuntza dirua dutenen alde jokatzen du, eta gutxien duten horiek ikasteko zailtasunak izango dute. Artikuluan esaten den moduan, harrigarria iruditzen zait hain oinarrizkoen eta guztion eskubidea izan beharko litzatekeen hori, soilik ordaindu dezaketen horien eskuetan egotea, hau da, bakarrik errekurtso gehien dutenek eskura izatea. Penagarria.

Bukatzeko, egoera honekin lotuta dagoen eta hainbat sare sozialetan ikusi izan den argazki interesgarri bat txertatuko dut azpian.


2016(e)ko irailaren 15(a), osteguna

I. MULTZOA: Cajas de vida: paisajes que nos narran

"CAJAS DE VIDA: PAISAJES QUE NOS NARRAN"

       Nire bizitza kutxari hasiera ematearren, Marisol Anguita-ren "Cajas de vida: paisajes que nos narran" artikuluaren hausnarketa pertsonala azalaratuko dut, izan ere, artikulu hau Bloga sortzeko oinarri hartu dut Marisolek aipatzen duen kutxaren edo altxorraren ordez.

Hausnarketarekin hasi baino lehen, Prezi baten bidez artikulu honen inguruan garrantzitsuena edo inportanteena iruditu zaizkidan ideiak aipatuko ditut laburki.



Artikulu honekin nire Blogari hasiera ematea erabaki dut alde batetik, egin beharreko Bizitza kutxaren helburua artikulu honetan oinarritzen delako, hau da, guretzat kurtsoan zehar klasean aztertzen dugun eta guretzat esanguratsuen izan den hori adieraztea nahi dugun moduan. Eta bestetik, oso interesgarria iruditzen zaidalako artikuluan aipatzen diren hainbat ideia.

Guztion ahotsa entzutea beharrezkoa da, guztion iritziak, istorioak, kezkak... entzutea eta ulertzea. Modu honetan, ikuspuntu ezberdinak ezagutu daitezke, eta baita besteen identitatea eta izaera ere. Hortaz, esan daiteke praktika hau baliogarria izan datekeela klaseko egoera anitzak bideratzeko, edota besteak ezagutzeko. Gerta daiteke, Marisol Anguita-k bere artikuluan aipatu duen moduan, klaseko ikasleen artean desberdintasun asko egotea, aniztasuna esanguratsua izatea eta elkar bizitzeko arazoak sarriak izatea. Kasu horretan, esanguratsua eta baliogarria izan daiteke bizitza kutxaren jarduera edo praktika erabiltzea.

Jakina da, gaur egungo hezkuntzaren egoera geroz eta antzinean jarraitzen ziren ideietara bueltatzen ari dela, nahiz eta ikuspuntu berriak antzinean erabiltzen ziren ideiei konpetentzia egiten hasi diren. Izan ere, antzinean, haurraren iritziak edo ahotsa ez zen entzuten, ez zitzaion garrantzirik ematen. Marisolek, artikulu honen bidez erakusten du nola haurren ahotsak entzuteak ez duela inolako eragozpenik suertatzen, hare gehiego, egoera eta gai asko bizitzeko aukera ematen du, gai askoren inguruan hasnartzeko, ikertzeko, pentsatzeko, ikasteko... balio duela.

Azkenik, Prezian aipatutako esaldi batekin amaiera ematea gustatuko litzaidake: Badakigu non hasten garen baina ez non bukatuko dugun. Esaldi honek nire ustez hezkuntzak oinarri hartu beharreko ideia transmititzen du, hau da, helburu batzuk finkatuta izaten ditugu normalean, ohartu gabe beste helburu eta ezagutza asko daudela. Sortu daitezkeen egoerei uko egin beharrean zehaztutako kronograma edo jakintzak betetzeko eta lortzeko, egoera horietaz baliatu haurren interesak eta jakin mina asetzeko.