2016(e)ko azaroaren 29(a), asteartea

I. MULTZOA: Haur eskoletako araudia eta HHa Estatuan eta Europan


         "Centros de 0-3: Centros educativos y no asistenciales" artikuluan aipatzen den moduan (eskuin aldean artikulua PDF-an zintzilikatu dut), gaur egun 0-3 urte bitarteko haurren beharrak asistentzialismoan oinarritzen diren ideia dago gure gizartean. Izan ere, estereotipo sozialak ideia honekin bat egiten dute, hezkuntza matematika, hizkuntza, marrazkiak... egitea bezala hartzen delako, bide ezezagunak erakustea bere garapen pertsonalean laguntzeko bezala hartu beharrean.1

0-3 urte bitarteko araudiak aipatzen duen moduan, 0-3 urte bitarteko haurrei zuzendutako hezkuntzaren helburu nagusia haurrei garapen afektibo, soziala, fisikoa eta intelektuala lortzen laguntzea da. Ideia hau ez du bat egiten gizartean barneraturik dagoen eta aurretik aipatu dudan asistentzialismoaren ideiarekin. Guztiz kontrakoak diren ideiak dira, hezkuntza hartzeko bi era ezberdin, alegia.

Hezkuntza, berez, "asistentzialismoa"-ren ideiaren kontra doa esan dudan bezala. Hala ere, 0-3 urte bitarteko haurrei asistentzia ematen zaien erakundeak nagusi dira gaur egun oraindik ere, "Guarderia" izenekoak. Hitza esaten duen moduan, haurrak gordetzeko tokia bezala hartzen dira erakunde horiek, eta hori izanen da beren helburu nagusia. Baina, aipatu dudan moduan, urte hauetako haurrek eskubidea dute toki edo inguru egoki bat izateko, bertan interakzioa eta ikaskuntza bermatzeko eta haurren potentzaiala garatzeko. Izan ere, adin hauek oso garrantzitsuak dira emozioak, sozializazioa eta garapen intelektuala garapen handia ematen duelako. Horregatik arras garrantzitsua eta beharrezkoa da urte hauetan haurrek hezkuntza jasotzea beraien ongizaterako, nutriziotik eta osasunetik aparte.


         Nire ustetan, haur eskolen lana oso garrantzitsua izateaz aparte, oso positiboa izan daiteke huarren garapenerako, izan ere, bertan garapen intelektualak, sozialak, emozionalak... finkatzen hasten direlakoz, aurretik aipatu dudan moduan. Egia da gizarteko askok adin hauetan haurrak gurasoekin egon behar direla uste dutela, eta erabat normala iruditzen zait eta errespetatu behar dela ideia hau, baina kontua da, lanarengatik edo dena delakoarengatik beren haurra eskolatzea erabakitzen bada, nire ustez askoz ere aberasgarriagoa eta eraginkorragoa dela Haur Eskola batera eramatea eta ez "guarderia" batera edo asistentzialismoaren ideia oinarritzat duen erakunde batera eramatea. Izan ere, hezkuntza matematika, idazketa edota irakurketa baino gehiago da, garapen soziala garatzeko (interakzioaren bidez), zentzumenak garatzeko, emozioen arloa garatzeko, garapen intelektuala garatzen hasteko... Azken finean, haurrek hartu behar duten bidea deskubritzen laguntzeko, haurrek hezkuntza jasotzeko eskubidea baitute.

         Beste alde batetik, klasean ikustako beste atal batean, "Estatua, Europa eta nazioarteko Haur Eskolak" gaian, alegia, eskola asistentzialen eta eskola hezigarrien kantitatea oso ezberdina dela autonomia erkidego bakoitzean. Izan ere, "La situación de la Educación Infantil en el Estado Español" (eskuinean artikulua txertatuta dago, 1.4 artikuluak link-ean, 1-6. orrialdeak) artikuluan aipatzen den moduan, dibertsitate handia dago Haur Hezkuntzari dagokionez Espainia osoan. Zergatik? Autonomia erkidego bakoitzak bere legedi propioa duelako, hortaz, oso ezberdina da komunitate batean egon daitezkeen eskola publiko edo pribatuen kantitatea eta beste batean egon daitezkeenak. Ideia hau zuzen lotuta dago hezkuntza kalitatearekin, izan ere, pribatuak diren erakunde gehienak "asistentzialismoa"-ren ideiarekin elkar-lotuta baitaude, eta publikoak direnak, aldiz, hezigarriak diren erakundeak baitira.
Honekin lotuta, esa behar da "Los ciudadanos más jóvenes de Europa" artikuluan oinarrituz (eskuineko "1.4. artikuluak" link-an txertatuta dagolearik), familien %68-a eskola publikoetan matrikulatzen dituztela beren seme-alabak bigarren zikloari dagokionez, eskola publikoenganako konfidantza baitute. Nire ustez, datu hau arras interesgarria da, erakunde publikoenganako konfidantza, edo sinismena nahiko altua delaren datua baita. 
_________________________________________________
1. Hoyuelos, A. (2003). “Centros de 0-3 : educativos y no asistenciales.” Revista Infancia, Nº81, 10-15.